ZURE BLOGA,
WEBGUNEA ETA
SARE SOZIALAK
DANTZAN JARRIKO DITUGU

GURI BURUZ

Komunikazio agentzia bat baino gehiago gara. Komunikazioarekin eta marketinarekin lotura handia duten sortzaileez osatutako familia bat gara, beti ere marka eta kontsumoaren unibertsoan esperientzia dutenak.

 

Markak atsegin ditugu. Gure bezeoen eta haien kontsumitzaileen paperean jartzen gara, zerbitzu eta metodologia ezberdinak erabiliz produktu bakoitzaren garapen egokiena eskaintzeko.

 

Sozial Media Marketin disziplinan adituak gara, eta marka bakoitzarentzako 2.0 estrategiarik egokiena sortzen dugu. Hala, sare sozial ezberdinetan parte hartu eta erabiltzaileen beharrak ezagutu eta aztertzen ditugu, beraien interesak eta nahiak, hauek guztiak asetu asmoz. Izan ere, Cluetrain manifestuak dioen bezala, “merkatuak elkarrizketak dira”.

NOLA EGITEN DUGU LAN

Jakin badakigu merkatua etengabe aldatzen ari dela. Antzinako marketin estrategiek ez dute zentzurik gaur egun. Hori dela-eta, metodologia berriak landu, idea berritzaileen gainean lan egin, eta besteek egindakoak aztertzen ditugu une oro, gure lanetan ahalik eta probetxu gehien ateratzeko.

 

Enpresak ez dira jada marken jabe. Orain beren kontsumitzaileenak dira, beren erabiltzaileenak. Hoiek dira benetako jabeak. Ikuspegi hori aintzat hartuta, Enlacen hori guztia islatzen dituzten estrategiak garatzen ditugu. Izan ere, kontsumitzaileak markarekin gustura egoteak onurak baino ez ditu ekartzen.

 

Merkatuan dugun ezagutzak eta gure esperientziak enpresa, marka, eta produktu bakoitzarentzako zein estrategia erabili zehazten laguntzen digu.

 

Oro har, Sozial Media Marketin gure lan-tresna nagusia izan ohi da. Gure erabiltzaileek gure markari buruz esaten dituztenak, beraien ekarpenak, interesak, eta halako beste hamaika datu erabiltzen ditugu tendentzia berriak aztertu eta gure Targetaren beharrak ezagutu eta aztertzeko.

ZER EGITEN DUGU

Lerro batzuk gorago azaltzen genuen bezala, Enlace komunikazio agentzia baino gehiago gara. Ez gara ohiko agentzia. Egia da marketin, branding, komunikazioa, publizitatea, diseinu grafikoa, web, e.a egin dezakegula, eta kasu batzuetan egin egiten ditugula, baina haratago goaz.

 

Marketin eta komunikazioan adituak gara, baita Community Managerrak, diseinatzaile grafikoak, erredaktoreak, informatikoak...baina, horren guztiaren gainetik, istorio sortzaileak gara.

 

Komunikazio bide berriak gustuko ditugu. Sare sozialetan sinesten dugu, eta euren aldeko apustua egiten dugu. Nola ez dugu ba, halako apustu segurua egingo, Facebookek 600 milioi erabiltzaile baldin baditu mundu osoan? Nola itxi begiak Twitterrek duen biralizatzeko ahalmena ezagututa?

 

Komunikazio plataforma digital honek guztiek garrantzia izugarri handia dute gure eguneroko jardunean. Atsegin dugu edukia sortzea, beste erabiltzaile batzuekin elkar trukatzea eta elkarrizketak bultzatzea. Gure beharra neurtzea ere gogoko dugu; markari buruz esandako guztiak ikustea eta analizatzea, alegia.

 

Marketin eta komunikazioa zeharo aldatu dira. Egun ez du zentzurik marken jabe izan eta erabiltzaileei mezu ezberdin ugari bidaltzeak, hauek produktua noiz erosiko. Orain erabiltzaileak dira marka sortu, elkarrizketetan parte hartu eta irtenbideak proposatuko dituztenak. Utzi eta animatu ditzagun hori egitera.

SARE SOZIALAK

Gaur egun hamaika sare sozial daude mundu guztian. Baina, zer dira, zehatz-mehatz, sare sozialak? Komunikaziorako plataforma digitalak dira, erabiltzaileari edukia sortu eta beste erabiltzaile batzuekin partekatzeko aukera ematen dutenak. Enlacen argi dugu sare sozialak pentsatzeko, harremanetarako eta, azken batean, bizitzeko modu berria direla, non markaren "ni" kontzeptua baztertu eta "gu"-ra pasa behar garen. Hau da, Marka beraren izaera eta erabiltzaileena uztartuko duen bizimodura jauzi egiten dugu. Hala, Sozial Media deritzona komunikazio garaia da, non erabiltzailea erdigunea den, eta edukia erregea.

facebook Facebook

Sare sozialei dagokienez, mundu mailan Facebook-ek ditu erabiltzaile gehien, 600 milioi pertsonak erabiltzen baitute -2010. urteko abenduko datuak dira-. Sare sozial eta komunitate ugari dituen webgunea da, Mark Zuckerberg estatubatuar gazteak sortutakoa..

es.wikipedia.org/wiki/Facebook

twitter Twitter

Twitter mikroblogging egiteko wegunea da, eta hedabide sozial aipagarrienetarikoa. Mundu osoan 100 milioi erabiltzaile baino gehiago ditu, eta egunetik egunera kopuru hori hazten ari da nabarmen. Bere ezaugarri nagusia bere edukian dago. Izan ere, 140 karakterreko mezuak baino ezin daitezke idatzi Twitter bidez.

es.wikipedia.org/wiki/Twitter
 

blogs Tuenti

Tuenti Espainian sortutako sare soziala da, batez ere nerabeei eta gaztetxoenei zuzendutakoa. Gaur egun 8 milioi erabiltzailek baino gehiagok erabiltzen dute sare sozial hau, eta markak askok bide hau erabiltzen dute beren produktuak promozionatzeko. .

es.wikipedia.org/wiki/Tuenti

Dena den, sare sozial ugari daude, eta denak hemen azaltzea ezinezkoa da. Baina, hiru hauez gain, LinkedIn, Xing, Youtube, Flickr, Vimeo, Quora, Myspace, Orkut, Diaspora...eta beste hamaika daude mundu osoan.

facebook twitter rss

Aviso legal     Política de privacidad